2016-02-21

Donostian sketchcrawl egin genuenekoa

Hilabete pasatu da Euskalherria´s SketCrawl taldeak deialdia  Donostian egin zuenetik.
Dudatan egon bazen azkenean indartsu sendo eta gogotsu dagoen talde baterako egin zuen deialdia Ana Garcia de Pablok. Berrogeitik gora marrazkilari hurbildu ginen herrialde ezberdinetatik.
Taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko prestatuta zeukana aurreratu behar izan zuen, eta horren ondorioz Donostia2016 hasiera ekitaldiekin batera ospatu genuen sketchcrawlaren 50. deialdia.

Bidaia
Halako deialdietan, askotan,  marrazkiren bat eginda daukagu hitzordura iritsi baino lehen, bidaiaren nondik norakoak azaltzen dituztenak. Nire kasuan, Artzentalestik atera, Zallan kotxea utzi, autobusez Bilboraino eta bertan lehenengo marrazkia. Hartu behar nuen autobusarena eta barruan egindakoa, bigarrena.

 Donostia 2016
Behin taldearekin bat eginda, agurrak, besarkadark eta argazkia. Gero zaratak eraman gintuen. Uniforme batzuk egingo nituela ahalik eta arinen, horiek ahazteko esan eta lanari ekin nion.
Horretan nengoela emakume bat hurbildu zitzaidan: 
-zer egiten duzu zuk gizonak marrazten?
Zur eta lur bere hitzen helburua ez bainuen ulertzen. Baina berriro...
-zer egiten duzu zuk gizonak marrazten... gu hemen egonda!!!
Baina emakumeak marrazten hasi nintzenerako martxan jarri ziren guztiak. Beraien atzetik joan nintzen Kontxaraino, dangorren hotsez, jendearen arreta erakarriz, ikuskizunaren zati bat izango banintz bezala.


 Ihesaldi polita, Magali
Taldetik banatuta, Grosera bakarrik, zerbait hartzeko asmoz. Kale artean nenbilela Magali entzun nuen, bere notek oso une gozoa eskeini zidaten Catalunya plazara eramaten ninduten bitartean. Bertan, San Frantzisko kalearekin bat eginez bertako ekoizleen azoka topat nuen. Hamaiketako, marraztu, gazta erosi, denetatik egiteko aukera, bazkaltzera joan baino lehen.

 Bazkaria eta arratsaldea
Bazkaltzera hurbildu nintzen, berriro taldekideekin elkartu, beranduago etorri ziren batzuk agurtu. Oso une aproposak dira mahai inguruan bizi ditugunak ekitaldi hauetan. 
Arratsaldean piratak ikusteko asmoa neukan. Baina "markoinkonparablean" gintonic bat hartzeko gonbidapena etorri zitzaidan. Orri berean bi marrazki egin nituen taldearen etorkizunaz eta nondik norakoak aztertzen genituen bitartean.










2015-12-11

Durangoko Azoka

Durangoko azokak gonbidatu ninduen deialdia egitera eta nik erronka onartu eta deialdia egin nuen Euskalherria's SketchCrawl taldearen partaide bezala. #sketchcrawl_50DA izan zen aukeratutako traola. Azoka bera zen eszenatoki ederra ohiko bisita egiten den bitartean marrazteko. @txikerretxea kontutik egin nuen unean uneko kontakizuna.
Nire ekarpena.
2015-12-04


 2015-12-05

 2015-12-06






 2015-12-07
Aurtengo uzta


2015-09-02

Uda. Aste Nagusia 2015.


 Hauek dira Aste Nagusian egin ditudan marrazkiak, ez Bilboko jaietan egon naizen lau egunetan egin dudanaren errelatoa.
#herritikastenagusira traola berreskuratuta sareetara igo ditut egin bezain pronto, Twitterren bitartez, @txikerretxea kontutik.

Asteartea.
Garbitu ondoren ongi aparkatuta utzi nuen kotxea lau egun horietarako.

Emakumeen aurkako erasoak gaitzesten, Marijaiarekin batera.
Batukada, Los Greengos, Valentziatik etorrita.
Barcelona Jazz Orkestra, Plaza  Barrian. Musika eta dantza uztartzen zuen kalitate handiko orkestra. Swing asko!
 Asteazkena.
Tranbiaren zain, ondoko arraindegia, Erribera kalean.
Iñakiren tabernan bazkaldu genuen, urtebetetze batzuk ospatzeko, nirea haien artean.
Maitasuna, agerian bazkalostean.
 
Gabean txosna baten barnealde lasaitua.
 Osteguna. 
Ikuskizun ederra, umorea eta trebetasun fisiko uztartzen zituen emanaldia. Harritu eta barre aldi berean.
CIRCO LOS “Xaravari Blues” (Brasil, Catalunya)
(argazkia faltan)
Bazkariaren zain.
Amaia Zubiria eta Edorta Muruaren kontzertua.
 
Emakumeen aurkako erasoak gaitzestera itzuli beharra, zoritxarrez.
Kaleko artistak.
Collage
Athletic ikusteko Zilinaren kontra.
Ostirala
Goizean, joan...
 ...arratsaldean trenez itzuli.
Zezensuskoa, umerik gabe.
Txosnak.
Bokata
 Suak.
 Itzuleraren helburua "Zirriborroaren jaia" zer zen ikustea zuen helburua.
 Larunbata.
Behin betikoa agurra, Riberatik pasatu eta gero.
Trenez, berriro herrira.
 
Txispun!

2015-08-31

Uda. Mambrilla.

Mambrilla de Castrejón (Burgos) aitite Dionisio eta amama Mariaren errautsak hartzen dituen herria. Aurten astebete eman dut bertan semearekin batera, azken 27 urte hauetako egonaldirik luzeena.

Oso gustokoa dut leku horretan jesartzea, "erreginaren balkoia esaten diote herrian. Duero ibaiaren ibarra luze eta zabal agertzen da eskumara. Ezkerretik herriari izena ematen dioten "mamblak" (latinez titiak omen).
 Amamaren sukalde txikia, bere aulki sendo eta pisutxua,bertako ohitura jarraituz okindegiko laban erretako bildotsa ezin falta.
Aititeren bodega, lur azpiko sotoa, behar dituen zaintzarik gabe zahartzen ari dena, denboraren erasoen ondorioz, goitik zein behetik higatuz dihoa.
  
"Txikitan eguneroko txangoa "beste auzora" aitite eta bere lagunekin. Lata askotan ardoaren bidaide. Latorriak, herdoildutako lekukoak. Gaurkoak halako oroimenak ekarri."

Taberna bakarra, kartetan mahai bakarra, herriaren huste etengabearen adierazle. Arratsaldeetan gizonak baino ez. Eguzkiak indarra galtzen duenean, denetatik: paseoa bukatzen duten andrak, gazteak, gurasoak...

 Valcabado de Roa izan zen lehenengo eguneko txangoa, Mambrillaren ohorea defendatzera eraman bainituen herriko gazteak. Trirrindulaz joan ginen eta oinez itzuli ni, gurpilak eztanda egin baitzuen. Arratsalde ederra,  bi orduko partida 12-14 irabazita!
Roa de Duero jaietan bazegoen ere, hornitzeko erabili nuen batez ere. Bermuta hartzen genuen bitartean bertako eliza marrazteko ahaleginetan harrapatu gintuen Hilariok. Hitz-aspertuari ekin genion eta holan gelditu zen.
Estrellaren okindegia, beste klasiko bat. Egurra erabiltzen duen laba ezin egokiagoa bildotsa bere puntuan erretzeko. Bapatean 32 zenbakia zuen laurdena atera zuen, nirea alegia, eta korrika etxera, hoztu baino lehen. Eta ezin bukatu marrazkia.
"La Castrejona" esaten diote baselizari. Bazkideen omenezko meza zegoenez barrutik marrazteko baliatu nahi nuen. Baina apaiza berandutu zenez anaidiaren batzarrarekin hastea bururatu zitzaien. Bazkidea ez naizenez alde egin nuen, bukatu gabeko marrazkia utzita. Orduan kanpokoari ekin nion.

 Elizaren dorreak arazo larriak ditu teilatuan. Hainbat ekimen burutu dituzte konponketarako behar duten dirua metatzeko. Erdi txantxetan beste bukaera bat proposatu diet, baita marraztu ere: gela panoramiko bat, turistak erakartzeko.