2011-06-02

NBR aldizkaria



Bilboko Alondegiak (...) ALHONDIGAKOMIK hasi du, komiki-zaleentzat bereziki pentsatutako topagunea. Maiatzaren 12an hasi zen programazioa, hamabi orduko komiki tailerrarekin baina ekainaren 4an ere jarraituko du Autoeditatuak egitasmoarekin. Haien lanak autoeditatzen dituzten egileak hurbildu nahi dizkigu Alondegiak eta kalitatezko proiektuak egitea uste baino eskurago dugula erakutsi. Autoedizioaz asko daki eta horregatik egongo da Alondegiak aurkeztuko dituen sortzaileen artean Gorka Velascok. "Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen" liburua egin zuen Velascok (Arte Bizkarra Kulturgintza egitasmoaren bidez), zertarako eta
irakasle gisa luzaroan BHIko ikasleekin (bere behiekin) izandako esperientziak erakusteko. Getxo eta Zaragozako komiki erakusketetan egon ondoren, Bilbon izango da Velasco.